Gaindegiak dio Euskal Herrian 300.000 lagun daudela pobrezian erortzeko arriskuan

Azken hilabeteetan kopuru hori handitzen doala ohartarazi du Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak. Euskal Herriak Europako Batasuneko tasa txikienetakoa duela nabarmendu du

BERRIA 2012ko apirilaren 11a

Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behatokiak gaur jakinarazi du Euskal Herriko hamar biztanletik bat, 300.000 lagun inguru, pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dagoela. Datuok Eurostat neurgailuaren araberakoak dira, 2010ekoak. Gaindegiak ohartarazi du 2011-2012 biurtekoan kopuru hori handitzen ari dela.

“Horrek azken hamarkada hauetan ezagutu ez dugun egoerara darama euskal gizartea, non bazterketa arriskua eta desberdintasun sozialak handitzen ari diren aspaldian ikusi ez bezala”, azaldu dute ohar baten bitartez.

Horrekin batera, behatokiak nabarmendu du Europako Batasuneko tasa (%16,4) txikienetakoa duela Euskal Herriak (%10,4).

“Beharrezkoa da pobrezia, gizarte babesa… neurtzeko metodologia publikoek adostasun sozial eta politiko handiagoa izatea argazki birtualetan ikuspegia gal ez dezagun”, gaineratu dute.

Jatorrizko artikulua

Anuncios

, , , , , ,

A %d blogueros les gusta esto: