Hirugarren hilabetez jarraian, langabeziak gora egin du Arrasaten

Martxoan lanik gabe zeuden 1.387 pertsona zenbatu dira, ia populazio aktiboaren %12a. Herriz herri, gureak dira Debagoieneko daturik kaskarrenak.


 MONDRABERRI 2012ko apirilak 2

Gaur eman dituzte jakitera martxoko langabeziari dagozkion zenbakiak, eta datuok ez dira batere onak izan.  Izan ere, urtea estreinatu genuenetik, hirugarren hilabetez jarraian langabeziak gora egin du Arrasaten.  Gure herrikoak, gainera, izan dira beste behin Debagoieneko daturik kaskarrenak.

 

Izan ere, Arrasatek 1.387 langabe zenbatu ditu martxoan, populazio aktiboaren %11,99a, hain zuzen.  Esan bezala, kopuru horrek gora egin du Gabonen ostetik ona, 19 pertsonetan, hain zuzen.  Urtarrilean 1.368 langabe baldin bazeuden %11,82ko tasarekin, urteko bigarren hilabetean kopurua 1.372raino (%11,86) igo zen.  Testuinguru honetan, azken hilabetekoa izan da igoerarik handiena Arrasateren kasuan.

 

Era berean, azpimarratu beharra dago gure herrikoak Debagoieneko daturik kaskarrenak direla.  Kontrako aldean Leintz Gatzaga dago, otsailetik ona langabezia-tasa ia erdiraino jaitsi duena.  Izan ere, otsailean tasa hori %8,27koa bazen 11 langabeekin, une honetan %3,76koa da 5 langabeekin.  Gainontzeko herrietan, Arrasaten bezala, langabezia-tasa %10aren bueltan bili da.  Ondoren, azken hiru hilabeteetako datuak.

 

 

Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez, une honetan langabeen kopurua 161.918 pertsonen mugan kokatuta dago, horietatik 78.762 gizonezkoak eta 83.156 emakumeak direla.  Gipuzkoaren kasuan, berriz, 45.596 langabe ditugu; horietatik erdia baino zertxobait gutxiago (21.567) gizonezkoak direla, eta gainontzeko 24.029ak emakumeak.

 

 

 

590 (id: 36729)

 Jatorrizko artikulua

Anuncios

, , , ,

A %d blogueros les gusta esto: