Eroski eta beste supermerkatu-kate handiak, “kezkatuta” zergak handitzearekin

GOIENA/ 2012ko otsailaren 2a

ACES elkarteko kide diren Eroskik eta Espainiako supermerkatu-kate handienak “oso kezkatuta” azaldu dira zergak handitu direlako, eta hala jakinarazi dute ACESek bidalitako prentsa-ohar baten bidez. Beldur dira kontsumoak txikitzen jarraituko duela, eta berau suspertzeko neurriak eskatu dituzte.

ACESek (Espainiako Supermerkatu-Kateen Elkartea) Eroski (Center eta City supermerkatu formatuan), Carrefour, Dia, Lidl, Supercor eta Sabeco batzen ditu. Bere prentsa-oharrean, banatzaile horiek esan dute txikizkariko salmentak %5,8 txikitu zirela 2011n, eta joera hori areagotu egingo den beldur azaldu dira.

“Sektore osoak jarduerari eta enpleguari eusteko duen ahalmena kontsumitzaileek ekonomian duten konfiantzaren eta gastatzeko ahalmenaren mende dago”, esan du ACESek.

Horregatik, ACESen iritziz, jendearen errentak txikitzen dituen edozein neurrik “oso eragin txarra” izan dezake salmentetan eta balio-katea osatzen duten ekonomia-jarduera guztietan. Horregatik, “kontsumitzailearen konfiantza suspertzeko neurriak” eskatzen ditu.

“Erkidego guztietan”, okerrera”

Azkenik, INE erakundearen datuak ematen ditu ACESek: horien arabera, 2011n azken lau urteotan baino gehiago txikitu ziren salmentak, eta “txikizkako komertzioaren salmentak asko okertu” dira; horrek “azpisektore eta autonomia erkidego guztiei” eragiten die.

Bereziki kezkatuta daude abenduko datuekin: 2010eko abenduan baino %6,2 gutxiago saldu zen. Bakarrik kate handiek sortu zuten enplegu netoa: %1,2.

Jatorrizko artikulua

Anuncios

, , ,

A %d blogueros les gusta esto: