Lanbidek, 34.000 kontsulta baino gehiago erantzun ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruz

Gipuzkoan bakarrik, 376 pertsona artatzen dituzte egunero, DBEren inguruko izapideak egiteko. Hilean berriz, 5.271 pertsona

MONDRABERRI / P. I. M. / 2012-01-23


Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) kudeaketa osoaren balantzea egin berri du Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua). Bulego-sarean pertsonalki, eta Lanbitel telefono bidezko zerbitzuaren bitartez, Lanbidek 34.000 kontsultari erantzuna eman diejada. 

Astean 10.000 kontsultari erantzun die Euskal Enplegu Zerbitzuak, batez beste. Eta egunean, batez besteko hori 2.000 kontsultatik gorakoa izan da.
Euskadin orokorrean, 56.000 pertsona inguruk jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Eta, horietatik, herena pentsiodunak dira.

DBEren erabiltzaileak bulegoetan artatzea

Lanbideko langileek, batez beste, 1.617 pertsona artatzen dituzte 39 bulegoz osatutako sarean DBEren inguruko izapideak egiteko (informazio-eskaerak, aldez aurreko hitzordu-eskaerak, hitzartutako hitzorduak, agiriak aurkeztea…).

 

Gipuzkoan bakarrik, 376 pertsona artatzen dituzte egunero, azken datuen arabera. Hilean berriz, 5.271 pertsona. Bizkaian, 822 pertsona artatzen dituzte egunero, eta, 11.505 hilean. Araban berriz, 419 egunero, eta, 5.862 hilean. Guztira, Euskal Autonomi Erkidegoan, 1.617 pertsona artatzen dituzte egunero, eta hilean, 22.638.

Telefono bidezko Lanbitel zerbitzua

 

Lanbidetik adierazi dutenez, “Lanbitel-era egindako deiak (Lanbideren telefono-zerbitzua): DBEren kudeaketa osoa egin den lehenengo hilabetean Lanbideren dei-guneak 1.043 dei inguru jaso ditu egunero DBEri buruz”.
Deietan maizen egin diren galderak kudeatzailearen aldaketari buruzko informazio orokorra eskatzeko, bulegoan hitzordua eskatzeko eta prestazioaren egoera ezagutzeko izan dira.
DBEri buruzko deiak Lanbitelen jaso direnen % 29 aurtengo urtarrilean izan dira. Joan den ostegunera arte, hilak 19, Lanbitel 13.560 dei jaso ditu DBEren inguruan.

Hitzorduak

Joan den ostiralera arte, hilak 20, 22.500 hitzordu  eman zitzaien herritarrei DBEren inguruko izapideak egiteko. Horietako %24 Gipuzkoakoak ziren,  % 18 Arabakoak, eta % 59 Bizkaikoak.
Bestalde, aipatu beharra dago, batez beste, hartzaile batek aldez aurreko hitzordua izateko itxaronaldia 17 egunekoa da. Batez besteko epe hori ez da berdina bulego guztietan.
Ehunekoei erreparatuz, % 45ak, 15 egun baino lehenago jasotzen du hitzordua. % 50ak 15 eta 21 egun bitarteko epean, eta % 5ek 21 egun baino gehiago itxaron behar izaten dute. Azken atal horretan, kasu askotan, hartzaileak berak hala eskatu duelako gertatu da hori.

Erabiltzaileari artatzeko denbora

Erabiltzaileari artatzeko arreta-denbora 30 minututakoa izaten da normalean. Izan ere, Lanbideko langileek ia ordu erdi igarotzen dute, batez beste, hartzaile bakoitzarekin. Denbora hori aldakorra da, erabiltzailearen eta bulegoaren arabera.

Prestazioa ordaintzea

Pasa den astean, egunkari honetan aurreratu genuen moduan, Lanbidek, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) ordainketa bateratu egingo ditu, bi laguntza horien kudeaketa osoa bere gain hartu ondoren.
Hiru lurraldeetan, ordainketa hilaren amaieran egingo dute. Urtarrileko ordainketa urtarrilaren 30ean izango da, eta 32 milioi euro inguruko gastua aurreikusten dute.
Lurraldeei erreparatuz, % 67 Bizkaian kobratuko dira, % 18 Gipuzkoan eta % 15 Araban.

Gutunak bidaltzea

 

Hartzaileei bidalitako gutunetatik, posta zerbitzuak 2.000 bueltatu ditu, helbidea ezezaguna zelako. Lanbidek kasuak banan-banan ikertzeari ekin dio, pertsona horien benetako egoera zein den zehazteko.

 

Jatorrizko artikulua

Anuncios

, , , , , ,

A %d blogueros les gusta esto: