Joseba Barandiaran: “Hazkundeari eta langabeziari dagokienez datu lar onik ezin dugu espero datozen bizpahiru urteetan”

GOIENA 2012-01-18 10:42:27 Julen Iriondo

Joseba Barandiaran ekonomialari ezagunak egungo krisi egoerari buruzko hitzaldia egin zuen atzo iluntzean Oñatiko kultura etxean. Barandiaranek adierazi zuen epe laburrean atzeraldi “ustez txiki bat” jasango duela gure ekonomiak, datorren urtebete inguruan “kalteak” ekarriko dituena.

Joseba Barandiaran ekonomialariaren hitzaldia Oñatin from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Datozen bizpahiru urteetan, berriz, “aldaketa sakonik ez badago”, hazkundeari eta langabeziari dagokionez datu “lar onik” ezin dela espero gaineratu zuen.

Epe luzeagora begira, testuinguru berrira egokitzen asmatu beharko dugula zioen ekonomialari legazpiarrak, eta horretarako gakoak izango direla hezkuntza, eta ikerketa, garapena eta berrikuntza.

EAJren Gipuzku Buru Batzarrak 2012rako martxan jarri duen Ekintza Egitasmoko hitzaldietako bat izan zen Oñatikoa.

JATORRIZKO BERRIA

Anuncios

, , , , , , ,

A %d blogueros les gusta esto: