Gizarte Larrialdietarako Laguntzak 2012

Gizarte-larrialdietarako laguntzak, ekonomiko ez aldizkakoak dira, alegia, subentzio moduan ematen direnak. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastu zehatzak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.
Amaierako izaera dute eta emana izan den helburu jakin baterako erabiltzen dituzte udalek.
2012ko araudi berria
Hasi berri dugun urte honetan, araudi berriak, 2012. urterako aldaketa nabarmenak dakartza gainera gai honen inguruan.
Alde batetik, alokairu eta hipoteka gastuen hileroko gehieneko kopurua, kasu guztietan, 250 euroko diru laguntzarena izango da. Iazko datuekin alderatuta, lan etekinak edo bi seme-alaba izaterakoan, 320 euroko laguntza jasotzen zuten onuradunek. Hortaz, 70 euroko murrizketa izango da aurten arlo honetan.
Bestalde, estolderia, zaborrak edota IBI-a, laguntzatik kanpo geratzen diren gastuak dira aurten.
Aipatzekoa da ere, mantenu gastuetarako laguntza, soilik, lau hilabetetara mugatuko dela. Hilean, gehienez, 92,50 euroko diru laguntza jasoko dute onuradunek, kasu honetan. Dena den, bi hilabetez luzatzeko aukera ere izango dute. Lehen berriz, 12 hilabetez luzatzeko aukera zuten pertsona interesatuek.
Oharrak
Gizarte Larrialdietarako laguntzek estali ditzaketen gastu espezifikoak hauek dira:
A. – Ohiko etxebizitza edo ostatu ematea gozatu eta mantentzeko behar diren gastuak (alokatzea, interesak eta kreditu amortizazioa, argindarra, ura, zaborra, erkidegoko gastuak, OHZ eta abar)
B. – Ohiko etxebizitza edo lojamendua egokitzeko eta horien oinarrizko ekipamendurako behar diren gastuak (altzariak, “linea zuriko” etxetresna elektrikoak, konponketak, etxebizitzako oinarrizko instalazioak eta abar)
C. –  Oinarrizko beharrei buruzko gastuak, hala nola, jantziak, hezkuntza eta prestakuntza eta osasun laguntza, sistema publikoek hartzen ez dituztenak
D. – Aldez aurreko zorpetze gastuak, aurretik adierazitako gastu kontzepturen batek sortua edo bizitzaren oinarrizko beharrei erantzuteko behar diren gastuak egiteagatik
Bete beharreko baldintzak
Onuraduna izateko baldintzak hurrengoak dira:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean sartuta dagoen edozein udalerriren erroldan agertzea gutxienez 6 hilean, eskabidea aurkezteko epea baino lehen (euskal gizataldeetako kideak izan ezik)
2. 18 urte beterik izatea (haien ardurapean adingabeak edo pertsona elbarriak dituztenak izan ezik, bai eta aita-amarik gabekoena ere)
3. Ez edukitzea nahiko baliabide lehen aipatu diren gastu espezifikoei aurre egiteko (ez edukitzea, azken urtean edo dagokion epealdian, egokitu beharko zitzaion Oinarrizko Errentaren gehieneko zenbatekoaren % 150etik gorako errendimenduak, eta ez edukitzea nahiko baliabide)
4. Izapidea egiten duen unitateak aukera izango du edozein agiri osagarri eskatzeko, izapidea zuzen kudeatzeko

Anuncios

, , ,

A %d blogueros les gusta esto: